XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta senarrak izan daisten gorrotoa? Zer egin dau Eladitxok, gisa orretan beti naibagepean erabilli daien? Nire jatorria, au dala, ori dala ta bestea dala? Ai zein burutasun gaiztoak! Nun ta nogandik jaio zirean Ermoken ta emaztea? Entzutea daukadanez, bata, portuko jausten egoan etxe zar baten jaio zan; bestea laba ondoko, artoz beterik egoten zan gela zikin baten; biak nekezale onen umeak.

Nik ez dakit orain arte, guraso entzute andikoakandik, jauregi eder baten jaioa banaz be; baiña dana dala, orreek jatorriok, nire ustez, ez dabe ezer esan gura; gizabide ta egitasunak dira neurtu bear direanak, gizaseme ta gizalabetan.

Alagalako akiakuleak eta nire gizabidea ondatu gurako asmoak darabillez nire arerioak! Baiña Jaungoikoa dago beti bitartean, ta berak erabagiko dau zer gertauko dan Eladigaz ta nigaz, lurbira onetan igaroteko daukaguzan egunetan.

Esan daizala nigaitik, nai dabezan zitalkeri guztiak, baiña, alan ta guzti be, ezin izango dabe ondatu nire gizabidea; emen ta ibilli nazan leku guztietan ezaguten dabez nire egitasunak, eta erruezari gorroto izatea Jaungoikoak nekalduko dau goiz edo belu.

Ganera, Eladitxo errukigarriari emoten deutsoezan naibage mingarriak, nigaz adiskidetasuna daukalako, egunaro geituten dabe nire maitegurea, ta menturaz, niri legez jazoko jako berari be.

Orregaitik uste dot, Masima ta senarrak landuten dabezala euren gogoaren kaltez doazan bidea.

Niri esan deustazu sarri ama, zelan agertu nintzan umetan ona Ondartzara, baiña alan bere, ez dot eguno uste izan, ementxe jaio ta azi nintzala baiño; auxe da nik neure jatorritzat daukadan etxea.

Baserritarra nazalako, Masima ta senarrak, euren andikeriakaz, ezin nabela ikusi Eladitxogaz berba egiten?.